Neskamearen ipuina euskera

Neskamearen ipuina euskera.

Editorial:
TXALAPARTA
Año de edición:
Materia
Ficcion moderna y contemporanea
ISBN:
978-84-18252-20-4
Páginas:
403
Colección:
GEBARA
22,00 €
IVA incluido
Pedido a proveedor

Freden neskamea da Gileadeko Errepublikan. Komandantearen eta haren emaztearen etxetik egunean behin ateratzen da elikagaiak erostera, errotuluetan hitzak ez baizik eta irudiak dituzten saltokietara, emakumeek debekaturik baitute irakurtzea. Buruz gora etzaten da hilean behin eta otoitz egingo du Komandanteak haurdun utz dezan, jaiotze tasak beherantz egin zuenetik Freden eta gainerako neskameak beren obarioen emankortasunaren arabera balioesten baitira. Hori guztia isilik eta burumakur beteko du, baldin eta Kolonietan edo Horman amaitu nahi ez badu. Jokamoldea, janzkera eta sexu jarduna ez bezala, desira nekez da gobernatzen, ordea, eta Fredenek lehengo bizitza gogoratuko du: bere senar Lukerekin amodioa egiten zuenekoa; alabarekin jostatzen zenekoa; ofizio bat, beraren dirua eta ezagutzarako sarbidea zituenekoa. Orain, akabo guztia. Jainkoak eta Gobernuak bat egiten dute distopia aztoragarri honetan, eta erregimen ahalguztidun baten itxura hartzen. Politikaren eta sexuaren arteko lotura ilunenetako batzuei argi emanez, mehatxu ezkutu bat agerrarazten du: gizarte osoa azpiratzeko lehen urratsa emakumeak mendean hartzea da. Antizipazio izugarriz, 80ko hamarkadan kaleratu zuen Margaret Atwoodek eleberria, bere prosak ohi duen sarkasmo sotil eta ideien argitasuna lagun. Urteek indartu baizik ez dute egiten istorio lazgarri hau.

Otros libros del autor